XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aurretik Joan bidali zuan garbaia otsegin ta erakustera.

Joan-en aurretik bidali zituan igarle guziak, gizoneri erakustera beren burua ezagutuz bide zuzenera itzul zitezen biziera obe bat eramateko.

Geroxago, Bera etorri zanean, bere agoz esaten zuan: Atozte Neregana nekeetan eta zamapean zaudetenok eta Nik arinduko zaituet ".

Aren abotsa nola iritxi zan entzuleetaraiño?.

Errex eman zien pekatuen barkamena, bertantxe ematen zien ongi-aldia gaitzaz lur-jota zeudeneri: Itzak santu egin zituan, Gogo Gurenak sendotu, gizon zaarra uretan murgildu zan, eta jaio zan gizon berria, graziaz garaturik.

Gero zer gertatu zan?.

Etsai zana, adixkide egin zan; arrotza, seme biurtu zan; eliz-etsaia, siñistun biurtu zan eta elizkoi.

Izan gaitezen Artzai-Onaren antzeko; irakur dezagun Berri Ona, eta an, ispillu batean bezela, ikusi eta ikasi ditzagun arduraren eta samurtasunaren ikasgai bikaiñak.

Antxe, izan ere, alegitan eta adibideetan ikusten dut, eun ardi zituan artzai bat, artaldetik ardi batek aldegin zuala-ta, etzala gelditu larrean ondo zebiltzanekin, baizik, galdu zanaren billa joan zala.

Igaro zituan ibarrak eta basoak, igo zituan mendi garaiak eta konkortsuak, aztertu zituan, asko nekatuz, toki utzienak, galdutako ardia arkitu arte.

Arkitutakoan etzuan makillaz jo; etzuan beartu gogorkeriz bere aurretik artaldera itzultzera, baizik, goxo-goxo lepoan artu eta artegira ekarri zuan.

Arkitutako ardi ark eman zion poza aundiagoa izan zan, beste artalde guziak ematen ziona baiño.

Ikus dezagun alegi ontan estalia eta izkutatua dagon egia.

Ardi ura ez da benetan ardia, eta artzai ura ere ez da iñolaz artzaia; aitzitik, aien iduripean beste gauza bat aditzera ematen zaigu.

Adibide orietan egi ederrak sartzen dira.

Erakusten digute ez degula uste izan bear gizonak betiko galduak dirala, ezeren itxaropenik gabe.

Galbidean ikusten ditugunean, ez ditzagula zabarkeriz laguntzarik gabe utzi, aitzitik, biziera zuzenetik bazterturik galduta dabiltzanean, bide zuzenera erakar ditzagun eta zintzo bizi diranen artean sar; eta aien etorreraz poztu gaitezen.